domingo, 20 de junio de 2010

Sagarren denbora


2010eko ekainaren 19an Capitol zinemara joan ginen Sagarren denbora dokumentala ikustera. Gure lagunak diren Joseba eta Gotzonen semeak parte hartu du filmean, argazkilari bezala. Hibai txikitatik ezagutzen dugu eta gure semearen koadrilakoa da. Pozik joan ginen bere lana ikustera. Ezta liburua baina blogean sartu nahi dut maite dudan jendeak parte hartu duelako.

Sagarren denbora dokumentalean Alfonso Etxegaraik eta Kristiane Etxaluzek euren bizitza kontatzen digute. Alfonso Afrikako irla txiki batean daukate deportaturik eta Kristiane berarekin bizi da urteko 3 edo 4 hilabetez eta Euskal Herrira bueltatzen da 2 edo 3 hilabetez. Alfonsok bueltatu nahi du baina errealista izanik beldurrez da ez dakielako nola sentituko zen horrenbeste urte pasa eta gero.
Azpitituluak jarri dituzte, Alfonsok gaztelaniaz hitz egiten du eta azpitituluak euskaraz agertzen dira eta Kristianek euskaraz hitz egiten du eta azpitituluak gaztelaniaz agertzen dira.

Estetikoki film zoragarria da, Iparraldean daukaten ortuko sagarrondoak loratuta, Afrikako umeak hondartzako uretan jolasten (munduko ume guztiak bezala), etxeko suaren inguruan erratza zaldi bezala duen umetxoa eta protagonisten bihotzeko eta arimako zauriak ondo ikusteko moduko planoak. Musika polita eta sarritan eguneroko zaraten artean ondo entzuten da protagonisten ahotza. Ordu beteko dokumentala eta laburra egin zitzaidan, agertutako materiala gustukoa eta gorde dutena be polita izango dela iruditzen zait.

Josu Martinezek (nire ikasle izandako Marenen lehengusua dela enteratu nintzen hantxe bertan) eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendu dute dokumentala. Han agertu ziren hitz batzuk esateko eta baita Kristiane Etxaluze ere.

Lan ederra egin dute gure inguruan bizi diren gazteok.

sábado, 12 de junio de 2010

Autokarabana




2010eko ekainaren 3an Fermin Exegoien etorri zen Irakurlearen Txokora. Bidarte udaltegiko gela txiki batean batu ginen 15 pertsona inguru AUTOKARABANA bere lehen nobelaz hitz egiteko. Espainiarreko Kritika Elkartearen saria jaso du 2010eko apirilean Autokarabana nobelak eta kritika onak izan ditu.

Etxegoien gustura ikusi nuen bere nobelaz hitz egiten. Beste kasu batzuetan bezala asko be hobeto ulertzen da irakurritakoa. Etxegoienen bizi-bizia da hitz egiten eta ez dauka arasorik bere ikuspuntuak azaltzeko

  • 'Karabana' titulua liburua idatzi baino bi urte lehenago zuela.
  • Ia egunero idatzi zuela, urte bete, neguan eta udan. Liburuaren helburu nagusia entretenitzea dela, ez dagoela asmo esperimentalik baizik eta naturaltasuna, kontatzen ari denaren erritmo naturala dela.
  • Elipsi bako liburua dela, elipsiaren joera nagusi da literaturan baina nobela honen estiloa lineala dela. Ez dela erabaki ez ideologiko ez estetikoa, linealtasuna errekuperatu nahi duela.Protagonistak pentsatu, esan edo gogoratzen dituen gauzak agertzen direla.
  • Fikzio hutsa dela baina Oiñatin oinarritua. Adibidez Putrearen Kobratzailearen istorioa egia dela, lagun min baten anaia zela. Protagonista, Elias Aldasoro (izenik ez zuen aipatu Ferminek eta nobelan azkeneko orrialdetan ezagutzen dugu), oportunista, ziniko eta errealista dela; ergela baina jatorra, egiazkoa, ez dela agertzen ez den bezalakoa. Bere sen naturala oportunista izatea da baina errespetua duela.

Entzun zituen kritikak:
Euskaren inguruan agertzen diren iritziak ziria sartzeko erabiltzen zituela eta geigikeriak zirela.
Protagonistak konpromiso falta nabarmena zuela emakumeekin, errespetu falta 50 urtetik gorakoen deskribapenean eta ardura bakoa alabarekin.

Eta berak lasai erantzun, protagonistaren iritziak baino ez zirela esanez eta gero berak uste zuena:
  • Nahiak eta errealitatea ez datoz bat euskal normalkuntzan. Gauza bat diskurtso etikoa da eta gero bizitza. Herriko ukitua behar du euskarak, euskara batua eta herrikoia, bi mundu horren fusioa ez da gertatu. Euskararen erabilpena konpromiso bezala aurkezten dela eta naturaltasuna behar dela hizkuntza erabiltzeko. Hizkuntzaren profesionalak hizkuntza zaintzeko daude eta hori tristea da. Euskararen egoera anormala dela, hizkuntzaren jabeak baserritarrak direlako eta idazle batzuk euskara traketsa dute.
  • Emakumeei buruz normala dela emakume batekin egotea eta beste batekin egon nahi izatea (gizonezkoei buruz gauza bera uste duela suposatzen dut).
  • Liburuaren amaiera posibleak apunteetan gelditu zirela eta liburuan, protagonista bakardadera eraman nahi izan zuela. Eliasek bakarrik gelditzea erabakitzen du Irantzu itxi eta gero, pertsonak erabaki garrantzitsuak ziurtatu barik hartzen ditugulako.

Gustura irakurri dut liburua eta ez da politikamente korrekto idazten duena baina protagonistaren ikuspuntua da batzutan ados eta beste batzutan ez. Ze pentsa ematen du eta horregatik da erakargarriago. Protagonistak emakumeei buruz esaten dituen gauza batzuk ez dira politak baina bere burua aurkezterakoan ere ez du errukirik.
Karabanan barik goitibeheran dabila dirudi Elias Aldasoro. Gauza bat egiten dabilenean beste gauza bat du buruan eta horrek egonezina sortzen dio. Gurasoen eredua ez du jarraitu nahi eta ez du lortzen orekarik konpromiso bako bizitzan eta ezinegona dauka ia denbora guztian . Bere berbak erabilita ' banandu nintzenetik, egoera inperfektu bakoitzari berahala ezartzen zaio beste bat gainean are inperfektuagoa'. Hori guztia egia izan arren nire ustez ez dago bakarrik , (bakarrik egotekotan besteon beste) hor dago etxekoen maitasuna: Ama (ezer jakin gabe dena igarri behar), aita (inongo azalpenik eskatu gabe dirua ematen), arreba (lagunik onena) eta alaba (etorkizuna). Beste askok baino gehiago dauka. Jakin nahi nuke zelakoak ziren beste amaiera posibleak. Behar bada momentu baten erantzun bat ematerakoan horrelako zerbait esan zuen Etxegoienek 'Nik ez dakit nola gelditzen den protagonista, pertsonaia guztiak behar dute erredimitzeko momentuak'. Eta denok dakigu torkizunak beti dakarrela sorpresaren bat.

Gero argazkia atera eta garagardo bat hartzera joan ginen tabernara. Benetan jatorra eta atsegina agertu zela, berak uste duena eutsiz eta besteok esateko daukaguna entzun eta erantzuteko prest. Euskarak aurrera egiteko euskal idazleak behar beharrezkoak dira. bakoitzak bere lekua du, idazteko era eta ikuspuntu ezberdinak aberatsgarri dira eta. Eta ez genduke abokaturik behar norbaiten lanari buruz iritzia emateko, kar, kar, kar.
Ba bai, Neurona eta Zeurona irakurtzeko asmoa daukat eta hurrengoan beste zerbait idazten badu irakurriko dut. Autokaraba Gaztelaniaz argitaratzeko itzulpena egiten dabil Etxegoien bera. Ondo sal dezala.

jueves, 1 de abril de 2010

Bilbao-New York-Bilbao


Kirmen Uriberen


2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarengatik. Obra berari esker jasoa zuen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean.

El Pais egunkarian agertutako iruzkina.


Deustuko irakurlearen txokoan bere poesia zuzenean irakurtzen ezagutu nuen Kirmen Uribe eta liluratu ninduen (Bidarteko udaltegian lekurik ez eta San Inazioko udaltegian gure etxe alboan). Orain Bilbao-New York-Bilbao nobela irakurri dut eta oraingoz ez dakit ondo ze begitandu zaidan.

Horrenbeste istorio batera jarraitzeko arazoak izan nituen eta liburua amaituta eta gero kontatutako gauzen jakin-mina izan nuen eta etxean gure amari zenbait gauza galdetu nizkion. Eraztunaren kontua dela eta gure amak -‘kontu hori entzunda neukan ikastolan baiñe hori be idatzi eitxen dau!!!!!!’- .
Hori dakar autofikzioak etxean entzundako ipuin guztiak lekua dutela eta denok ditugu horrelakoak. Meritua du Kirmenek forma eman diolako eta sekuentziatu dituelako. Forma borobila eman dio liburuari, zuhaitzen enborrak eta arrainen uztaiak bezala.Beste herrialdeko erdi egia-gezurrak gustura irakurtzen baditugu zergatik ez bertokoak? Paul Auster burura etortzen zitzaidan kasualitatea nola erabiltzen duen ikusita.
Autofikzioa arriskutsua da, nahiak, iritziak, bertoko ipuinak, beste herrialde batzuetakoak eta norberaren familiako ipuinak saltsa berean ipini eta........... kritika onak eta txarrak entzuteko prest egon behar. Zure lehen zutabeaz, aitari iritzia eskatu zenionean hark konparaketa egin zizun Don Manuel eta Don Jesusen (gure tio Jesus da?) sermoien artean. Dudarik ez, oraingoan batzuentzat elizako hasierako ilaretan esertzen diren aberatsentzako esaten duzu sermoia, atzeko ilaretakoak kontuan hartu gabe.

Bizitzako gauza gehienak bezala abantailak eta desabantailak batera datoz. Askotan gauza txarrei onei baino garrantzi gehiago ematen diegu, zeuk esaten duzun moduan eta ez egin horrelakorik zelebratu saria nik zelebratu nuen moduan zu ezagutzea Deustuko Irakurlearen txokoan.



domingo, 14 de marzo de 2010

Ez obeditu inori

Zelako jende gutxi ezta? Joaten garenontzat hori da ederrena, idazlearekin hitz egiteko aukera bikaina izaten dugu eta Mikel Peruarenarekin hitz egitea gozamena izan zen.

‘EZ OBEDITU INORI’

Liburua irakurri eta gero Soterok sentitzen duenaC’est fini dela iruditzen zait . Gizakiok hori sentitzen dugu norberarentzat garrantzitsuak diren gauzak ez direnean ateratzen guk nahi dugun moduan. Sotero Mujikak bere bizitzako itxaropen onenak jartzen ditu Frantsesarekin eta Albertorekin duen harremanean. Lagun artean duten konplizitatea, prestatzen dabilena baino garrantzitsuagoa da Soterorentzat eta ekintza burutzeko orduan, Frantsesa desagertzen denean, Soterok bere bizitza hor amaitzen dela sentitzen du.

domingo, 14 de febrero de 2010

Aulki bat elurretan

Uxue Alberdik kazetaritza 3.maila Suedian egin zuen Erasmus programan eta hango gau luzeetan 'aulki bat elurretan' idaztzi zuen. 17 ipuin, gai sakonak eta 20 urteko neskatilla (benetako emakumea) idazlea.

Uxue Alberdi Aulki bat elurretan

2008an Uxue Alberdin ipuin liburua irakurri eta Irakurlearen txokora joan ginen. Han zegoen gure begien aurrean 24 urteko emakume gaztea prest bere liburuaz genituen galdera guztiak erantzuteko.

Egun hartan Deustuko gaztetxean bildu ginen. Obretan egon arren moldatu ginen. Han zegoen tarima aurrean aulki batzuk ipini eta hasteko geundenean langile bat etorri zen han utzi zuen zerbait jasotzera. Halako baten tarima gainera igo eta krask entzun genuen eta zapata azpitik Josebaren betaurrekoak atera zituen kristalak apurtuta. Hara hona ibiltzeak dakarrena. Antolatzaileek leku egokiak bilatu nahi baina ez da hain erreza. Antolatzaile hauetariko bat Joseba nire laguna da, betaurrekoen jabea.

Ordurako Uxue bere liburua zergatik eta nola idatzi zuen kontatzen zebilen entusiasmoz beteta. Lehenengo ipuinak ematen dio titulua liburuari. Suediako neska gazte baten 14 urteko nebak lotarako pilulen gaindosia hartu eta bere buruaz beste egin du, arrebak aulkia eramaten dio, aulki horretan hartzen zuen lasaitasuna mutikoak, amaren sermoiak entzuteko. Eta etxera joan aurretik nebaren hilobian itxiko du aulkia elur azpian.
Ezagutzen ditugun Suediako topiko guztiak agertzen dira ondoren datozen ipuinetan. Xamurtasunez eta 20 urteko neska heldu batek ikusten dituen moduan. Bakarrik dago etxetik urrun eta ze pentsa ematen dio inguruan ikusten duenak eta bere sentimenduak bakardade horretan. Suediako neguko 20 orduko gauetan bakarrik eta isilik egoteko ordu asko zituen Uxuek eta horrela idatzi zituen 17 ipuinak. Egi osoa azaltzeko eta bere esanetara Madeleine ipuina Bilbon bizi zenean idatzi zuen, 18 urte zituela. Madeleine zuriz jantzita (elurraren kolorea berriro) eta malko beltz bat, margotutakoa, eskuineko masail zuri-zurian zirkinik egin barik kalean dirua jasotzeko pentsa ezineko gauza dela uste dut Suediko hotz ikaragarri horrekin eta bai dirudi Bilbon idatzia.

2005 urtean idazle berrientzako Igartza literatur saria jaso zuen Uxuek. Oraingoz irabazleri gazteena. Uxue 1984n jaio zen, beraz Idoia nire alabaren adinekoa da, eta Suediara joan zen Erasmus urtean idatzi zituen ipuinak. Liburuaren eskaintza gure alabentzat idazteko eskatu genion Mari Terek eta biok. Eneritz Luxemburgon egon zen eta Idoia Parisen zegoen momentu horretan eta hauxe idatzi zuen Idoiarentzako ‘Idoiari, Parisko Luxemburgoko lorategian tangoa dantzatuko duzulakoan. Muxu bat! Uxue’
Argi dauka Uxuek, gustuko du idaztea eta hor dugu liburua baina lorategietan dantzatzea, hori da denok egitea daukaguna neguko elurrak urtu eta gero agertzen diren lorategietan.

sábado, 6 de febrero de 2010

bitartean heldu eskutik


Orain bi urte irakurri nuen ‘bitartean heldu eskutik’ Kirmenen poesia liburua. Orduan ezagutu nuen Kirmen, San Inaziora etorri zen ‘Irakurlearen txokora’ eta bere poesiak irakurri zizkigun. Irakurri eta gozotasunez konta zizkigun poesia haien atzean zeuden istorioak. Nire herrikoa izan arren gutxi batez nekien berari buruz. Gure amaren ezaguna da haren ama eta momentu hartan, 2008ko hasieran bajan nengoen eta hunkigarria izan zen niretzat zelako gozotasunez tratatu ninduen eta liburuan idatzi zidan eskaintza

Estiai, (azkenengo ‘i’an bihotz antzeko bat, etxekoentzat nire izena bihotzarekin idazten dut)
Badakixu, hemen dakazule laun bat, eta bizitzako gauzaik txikixenak direla handixenak, bihotz bihotzez
Bere sinadura irakurtezina baina polita

jueves, 4 de febrero de 2010

Mikel Peruarena

Otsailaren 3an Irakurlearen txokoan ezagutu nuen Mikel Peruarena. Zigarro mehe-meheak erretzen ditu Mikelek. Aukera ederra da liburuen idazleak ezagutzea, baina nik 'tranpa' egin nuen (hori esan zidan Mikelek berak). Eta egia da. Hara joan baino lehen liburua irakurri behar duzu edo erosi gutxienez. Nik ez neukan ez erosita, ez irakurrita. Erosiko dut eta astiro irakurri, Mikelek idatzita eta ondo gordeta dituen apunteak ia asmatzen ditudan. -Halako baten argitaratuko dizkizute- esan nion eta berak -ez dut uste- eta benetan hori uste zuela zirudien.
http://www.kronika.net/uploads/kronika

Azaleko argazkia:Iñaki G. Holgado