

2010eko ekainaren 3an Fermin Exegoien etorri zen Irakurlearen Txokora. Bidarte udaltegiko gela txiki batean batu ginen 15 pertsona inguru AUTOKARABANA bere lehen nobelaz hitz egiteko. Espainiarreko Kritika Elkartearen saria jaso du 2010eko apirilean Autokarabana nobelak eta kritika onak izan ditu.
Etxegoien gustura ikusi nuen bere nobelaz hitz egiten. Beste kasu batzuetan bezala asko be hobeto ulertzen da irakurritakoa. Etxegoienen bizi-bizia da hitz egiten eta ez dauka arasorik bere ikuspuntuak azaltzeko
Etxegoien gustura ikusi nuen bere nobelaz hitz egiten. Beste kasu batzuetan bezala asko be hobeto ulertzen da irakurritakoa. Etxegoienen bizi-bizia da hitz egiten eta ez dauka arasorik bere ikuspuntuak azaltzeko
- 'Karabana' titulua liburua idatzi baino bi urte lehenago zuela.
- Ia egunero idatzi zuela, urte bete, neguan eta udan. Liburuaren helburu nagusia entretenitzea dela, ez dagoela asmo esperimentalik baizik eta naturaltasuna, kontatzen ari denaren erritmo naturala dela.
- Elipsi bako liburua dela, elipsiaren joera nagusi da literaturan baina nobela honen estiloa lineala dela. Ez dela erabaki ez ideologiko ez estetikoa, linealtasuna errekuperatu nahi duela.Protagonistak pentsatu, esan edo gogoratzen dituen gauzak agertzen direla.
- Fikzio hutsa dela baina Oiñatin oinarritua. Adibidez Putrearen Kobratzailearen istorioa egia dela, lagun min baten anaia zela. Protagonista, Elias Aldasoro (izenik ez zuen aipatu Ferminek eta nobelan azkeneko orrialdetan ezagutzen dugu), oportunista, ziniko eta errealista dela; ergela baina jatorra, egiazkoa, ez dela agertzen ez den bezalakoa. Bere sen naturala oportunista izatea da baina errespetua duela.
Entzun zituen kritikak:
Euskaren inguruan agertzen diren iritziak ziria sartzeko erabiltzen zituela eta geigikeriak zirela.
Protagonistak konpromiso falta nabarmena zuela emakumeekin, errespetu falta 50 urtetik gorakoen deskribapenean eta ardura bakoa alabarekin.
Eta berak lasai erantzun, protagonistaren iritziak baino ez zirela esanez eta gero berak uste zuena:
- Nahiak eta errealitatea ez datoz bat euskal normalkuntzan. Gauza bat diskurtso etikoa da eta gero bizitza. Herriko ukitua behar du euskarak, euskara batua eta herrikoia, bi mundu horren fusioa ez da gertatu. Euskararen erabilpena konpromiso bezala aurkezten dela eta naturaltasuna behar dela hizkuntza erabiltzeko. Hizkuntzaren profesionalak hizkuntza zaintzeko daude eta hori tristea da. Euskararen egoera anormala dela, hizkuntzaren jabeak baserritarrak direlako eta idazle batzuk euskara traketsa dute.
- Emakumeei buruz normala dela emakume batekin egotea eta beste batekin egon nahi izatea (gizonezkoei buruz gauza bera uste duela suposatzen dut).
- Liburuaren amaiera posibleak apunteetan gelditu zirela eta liburuan, protagonista bakardadera eraman nahi izan zuela. Eliasek bakarrik gelditzea erabakitzen du Irantzu itxi eta gero, pertsonak erabaki garrantzitsuak ziurtatu barik hartzen ditugulako.
Gustura irakurri dut liburua eta ez da politikamente korrekto idazten duena baina protagonistaren ikuspuntua da batzutan ados eta beste batzutan ez. Ze pentsa ematen du eta horregatik da erakargarriago. Protagonistak emakumeei buruz esaten dituen gauza batzuk ez dira politak baina bere burua aurkezterakoan ere ez du errukirik.
Karabanan barik goitibeheran dabila dirudi Elias Aldasoro. Gauza bat egiten dabilenean beste gauza bat du buruan eta horrek egonezina sortzen dio. Gurasoen eredua ez du jarraitu nahi eta ez du lortzen orekarik konpromiso bako bizitzan eta ezinegona dauka ia denbora guztian . Bere berbak erabilita ' banandu nintzenetik, egoera inperfektu bakoitzari berahala ezartzen zaio beste bat gainean are inperfektuagoa'. Hori guztia egia izan arren nire ustez ez dago bakarrik , (bakarrik egotekotan besteon beste) hor dago etxekoen maitasuna: Ama (ezer jakin gabe dena igarri behar), aita (inongo azalpenik eskatu gabe dirua ematen), arreba (lagunik onena) eta alaba (etorkizuna). Beste askok baino gehiago dauka. Jakin nahi nuke zelakoak ziren beste amaiera posibleak. Behar bada momentu baten erantzun bat ematerakoan horrelako zerbait esan zuen Etxegoienek 'Nik ez dakit nola gelditzen den protagonista, pertsonaia guztiak behar dute erredimitzeko momentuak'. Eta denok dakigu torkizunak beti dakarrela sorpresaren bat.
Gero argazkia atera eta garagardo bat hartzera joan ginen tabernara. Benetan jatorra eta atsegina agertu zela, berak uste duena eutsiz eta besteok esateko daukaguna entzun eta erantzuteko prest. Euskarak aurrera egiteko euskal idazleak behar beharrezkoak dira. bakoitzak bere lekua du, idazteko era eta ikuspuntu ezberdinak aberatsgarri dira eta. Eta ez genduke abokaturik behar norbaiten lanari buruz iritzia emateko, kar, kar, kar.
Ba bai, Neurona eta Zeurona irakurtzeko asmoa daukat eta hurrengoan beste zerbait idazten badu irakurriko dut. Autokaraba Gaztelaniaz argitaratzeko itzulpena egiten dabil Etxegoien bera. Ondo sal dezala.