sábado, 6 de febrero de 2010

bitartean heldu eskutik


Orain bi urte irakurri nuen ‘bitartean heldu eskutik’ Kirmenen poesia liburua. Orduan ezagutu nuen Kirmen, San Inaziora etorri zen ‘Irakurlearen txokora’ eta bere poesiak irakurri zizkigun. Irakurri eta gozotasunez konta zizkigun poesia haien atzean zeuden istorioak. Nire herrikoa izan arren gutxi batez nekien berari buruz. Gure amaren ezaguna da haren ama eta momentu hartan, 2008ko hasieran bajan nengoen eta hunkigarria izan zen niretzat zelako gozotasunez tratatu ninduen eta liburuan idatzi zidan eskaintza

Estiai, (azkenengo ‘i’an bihotz antzeko bat, etxekoentzat nire izena bihotzarekin idazten dut)
Badakixu, hemen dakazule laun bat, eta bizitzako gauzaik txikixenak direla handixenak, bihotz bihotzez
Bere sinadura irakurtezina baina polita

4 comentarios:

  1. Benetan gauza polita Kirmenek idatzi zizuna......gauza polita......eta egi haundia.

    ResponderEliminar
  2. IRALE ikastaro batean ezagutu nuen Kirmenen poesia. Berak irakurritako poemak ere landu genituen eta harritu egin ninduen hain mutil gazteak zelan idazten zuen ikusteak. Liburua ez daukat irakurrita, baina irakurri egingo dut eta gero hitz egingo dugu...

    ResponderEliminar
  3. Oraintxe ikusi dut Joseren perfila eta... oso ondo dago 253 urte izateko!! Deabruarekin egin du paktoa?

    ResponderEliminar
  4. Zelan hartu behar dut komentarioa, paktoa? deabruarekin? nor da deabrua? ja, ja

    ResponderEliminar