Aurreko azaroaren 10ean Irati Jimenez etorri zitzaigun Deustuko Irakurlearen txokora. Argazkian agertzen garenok eta argazkilaria ginen han eta benetan lujoa dela zeuk nahi duzuna galdetzeko aukera izatea. ‘Nora ez dakizun hori’ liburua idatzi du Iratik. Euskara ederra, ulerterraza, esaldi laburrak, errepikapenak hitzekin jolasteko, txikitan entzuten nituen hitzak idazten ditu eta berriak erabili (Sakelako telefonoari eskukoa deitzen dio). Gazteak bidea egiten ari dira, euren bide propioa, nahiz eta bestelakoak entzun geuk baino hobeto edo geuk beste gutxienez egingo dutelakoan nago.Iratik esan zigun txikitan asko idazten zuela gustura egiten zuen baina gaztaroan ondo idatzi nahi zuen eta sekula ez zegoela konforme idazten zuenarekin. Horrela lan asko apurtu zituela eta heldu zenean lortu zuen bere barruko sortzailea barneko kritikoari kasurik egin barik idatzi eta gordetzen lana eta horrela argitaratzen hasi.
Eta ‘Nora ez dakizun hori’ argitaratu du. Nora eta Martin dira protagonistak. Ipuin inposiblez beteta dago liburua. Noraren aitona likantropoa zen, seme alaba bikiak izan zituen Rosarekin. Ameriketara joan ziren barkuan elkar ezagutu zuten eta Nebraskan jaio ziren bikiak. Euskaraz hitz egiten zuten amarekin eta semea, Elías, Deustura etorri zen bizitzera. Nora, Sara bikiaren alaba da eta banpiroa dela uste du…
Baina ez da lineala kontakizuna, korapiloz beteta dago eta kontatzen duena sinesgaitza da. Ez dira nire gustuko gaiak, likantropoak, banpiroak, munduko edozein lekuan argazkia atera eta pertsona berbera agertzea, amaren esnea barik odola edaten duen jaio berria. Esandakoa, euskara zoragarria eta horrelako gaiak gustuko badituzu…

Niri ere ez zaizkit honelako gaiak asko gustatzen, baina kasu honetan, eta azaldu dozunagatik, autoreak toke ezberdin bat ematen dio istorioari.Alde batetik Euskalerriko famili askok bizi izan duten ameriketara joatearena,bestetik Deustu....eta bestetik banpiroak......( krepuskulo eta halakoak etorri zaizkit gogora).
ResponderEliminarZein kalte egiten zaion sormenari lar kritikoak izanda.....ziurtasun falta eta amorrua.
Niri ere banpiroen istorioak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Hala ere, liburua irakurri eta gero kontatuko dizut ea zer iruditu zaidan...
ResponderEliminarIkutu poetikoa daukan banpiroen istorioa ikusi nahi baduzu, Déjame entrar filmea ikus dezakezu. Jatorrizkoari buruz ari naiz, badakit Estatu Batuetan beste bertsioa egin dutela, baina hori ez daukat ikusita.